LAN METODOAK
Gure esku-hartzean honako hiru urrats hauek bereizten dira:

1.  EBALUAZIO OROKORRA

Lau saiotan gutxi gorabehera, pazientearen biografiari, familia-historiari eta egungo egoerari buruzko informazioa biltzen dugu.

Gainera, zenbait test, erregistro eta galdesorta psikologiko ematen dizkiegu betetzeko, azterlanaren osagarri.

 

2.  TRATAMENDUA

Pazienteari informazioa itzultzeko saio bat egiten da, eta, hartan, arazoaren ezaugarriak azaltzen dizkiogu, zehatz-mehatz azaldu ere, baita arazoa eragin zuten arrazoiak eta arazoa konpontzeko jardunbideak ere.

Pazientea trebatu egiten dugu portaerei, trebetasun fisikoei eta pentsamoldeei lotutako trebetasun jakin batzuez jabetzeko, egungo arazoari aurre egiteko lagungarri izango zaizkion trebetasunak baliatzeko gai izan dadin.

Hasiera batean banan-banan landu behar ditu trebetasun horiek, astetik astera eta psikologoak gainbegiratuta. Psikologoak gidatu eta laguntzen dio prozesu horretan, eta azkenean pazienteak bere kabuz gauzatu behar ditu trebetasun guztiak, psikologoaren laguntza, pìxkana-pixkana, alde batera utzita.

3.  JARRAIPENA

Hiru hilabetean, hiru edo lau saio egiten ditugu, pazienteak ongi jarraitzen duela egiaztatzeko, hau da, ikasitako teknikak bere bizitzaren egoera berrietan arrakastaz aplikatzen ari dela ziurtatzeko.
psicologia-adultos-terapia[1]
TRATAMENDUAK
psicologia-adultos-tratamientos[1]
  • Depresioa
  • Herstura
  • Estresa
  • Larritasun-krisia
  • Erlaxasio-teknikak
  • Fobiak (fobia soziala, agorafobia)
  • Oldarkortasuna (suminkortasuna)
  • Obsesioak-konpultsioak
  • Loaren nahasteak
  • Autoestimua
  • Herabetasuna
  • Trebetasun sozialen eskasia
  • Bikote-arasoak
  • Amodio-harremanen hausturak
  • Sexu-arazoak
  • Nahasmendu psikomatiakoak
  • Adikzioak (tabakoa, alkohola, jokoa)
  • Nortasun-nahasmenduak
  • Elikadura-nahasmenduak (Anorexia, Bulimia)
  • Beste batzuk
JARDUERAK

Banakako terapia. Gazteak / Helduak

psicologo adultos, psicoterapia jovenes

Ebaluazioaren ondoren, persona edo bikotea bere bizitzaren arazoak konpontzeko jardunbideak jasotzen dituzte; zoriontsuago eta positiboago bizitzen ikasten.

Bikote terapia eta terapia sexuala

psicologos en donostia, terapia de pareja, terapia sexual

Bikotearen egoerari buruzko evaluazioa egiten da, arazoaren ezaugarriak ezagutzeko eta aholkuak ematen zaizkie aurrerako urratsak emanten laguntzeko.

Coaching zerbitzua

psicologa donostia coaching

Egoera egonezinez baten aholkularitza zehatz bat egiten da edo bere bizitza orokorrean hobetzeko egin dezakegu.