1. EBALUAZIO OROKORRA
Haurraren edo nerabearen trebetasun guztiei buruzko eta ingurune osoari buruzko azterlan osoa egiten dugu.
Betiere, merkatuko tresnarik berrienak, baliagarrienak eta fidagarrienak erabiltzen ditugu horretarako.
Eskolaren Eragina
Ikastetxeari buruzko informazioa jasotzen dugu; horretarako, irakasleengana jotzen dugu eta zenbait test, erregistro eta galdesorta betetzeko eskatzen diegu, honako hauei buruzkoak: haurrak edo nerabeak eskolan dituen trebetasunak, ikasgelan duen portaera eta ikaskideekiko harremanak.
Familiaren Eragina
Gurasoekin aurrez aurre hitz egiten dugu, haurraren do nerabearen arazoen eta familiaren egoeraren berri izateko. Gurasoek ere zenbait test, erregistro eta galdesorta bete behar izaten dituzte.
Haurren edo nerabearen gaitasunak
Zenbait proba psikologiko eta hezkuntza-probaren bitartez, egun batzuetan haurraren edo nerabearen gaitasun eta trebetasun guztiak ebaluatzen ditugu: adimena, irakurketa-idazketa, arreta, ikasteko ohitura eta trebetasunak, hiperaktibitatea, gizarte-harremanak eta abar …


2. TXOSTENA EGITEA
Behin informazio guztia bildu ondoren, psikologo eta hezkuntza-adituek arazoaren ezaugarriei eta arrazoiei buruzko ondorio bat ateratzen dute eta arazoa konpontzeko jardunbideak ezartzen dituzte.
Hori guztia osoko txosten zehatz batean jasotzen dute jarraian.
3. TRATAMENDUA
Gurasoekin beste elkarrizketa bat izaten dugu informazioa itzultzeko, hau da, problematika zehatz-mehatz azaltzeko eta txostena emateko.
Gurasoen esku zenbait jardunbide jartzen ditugu, eta beharrezkoa bada ikastetxeetara ere jotzen dugu, irakasleei ere nola jardun behar duten adierazteko.
Aldian-aldian zentroko arduradunak guraso eta irakasleekin harremanetan jartzen dira, koordinazioa hobetzeko.
Zenbaitetan, haurrarekin edo nerabearekin esku hartzeko programak diseinatzen ditugu, eta gure zentroetan astean behin edo bi aldiz aplikatzen ditugu, haien gabeziak betetzeko.
HAUR TXIKIAK (4 urte arte)
1. ELKARRIZKETA GURASOEKIN
Gurasokin bat edo bi elkarrizketa egiten dira, seme-alabei buruzko informazioa biltzeko.
2. GURASOENTZAKO JARDUNBIDEAK
Gurasoei arazoa azaltzen zaie eta haurraren portaera kudeatzeko jarraibideak ematen zaizkie. Gerora gurasoekin jarraipena ezartzen da, jarraibideak behar bezala aplikatzen ari direla ziurtatzeko.


- Arreta Eskasia
- Kontzentrazioa
- Hiperaktibitatea
- Gogoetazaletasuna
- Oldarkortasuna kontrolatzea
- Ikasteko Zailtasunak
- Irakurri eta idazteko arasoak
- Dislexia
- Ikasteko ohitura eta teknikak
- Azterketekiko herstura
- Eskola-porrota
- Gizarte-harremanetarako eta egokitzeko arazoak
- Herabetasuna
- Autoestimu Urria
- Herstura eta estresa
- Depresioa
- Beldurrak eta Fobiak
- Loharen Nahastea
- Esfinterren kontrola (Enuresia – Enkopresia)
- Portaera-arasoak
- Gurasoentzako Aholkularitza
- Beste Batzuk
Gaitasun sozialak lantzeko taldea: sozializatzen ikasten
Nerabeen taldeak 12 – 18 urte bitartean.
Helduen taldeak, 18 urtetik aurrera.
- Arazoak konpontzeko edo sahiesteko trebetasunak.
- Portaera oldarkor edo uzkur edo lotsakorrak murriztu.
- Besteekiko harremanetan hobetu.
- Probokazioei aurre egiteko gaitasunak.
- Asertibitatea eta norberaren buruarengan konfidantza.
Gizarte harreman positiboak mantentzeko gaitasunak, bakoitzaren garapenean ezinbesteko baldintza gisa hartzen dira, familian, gizartean, edo eskolan moldatzen laguntzen dute, eta baita auto-kontzeptu eta autoestimu ezin hobe bat izaten.


Ikasteko teknikak eta trebetasunak lantzeko saioa
- Ikasle bezala antolatzea
- Ikasteko eguneroko ohitura
- Testuak ulertzeko trebetasunak
- Azterketak prestatzeko jarraibideak
- Jakin beharrekoak eraginkortasunarekin gordetzen ikastea
- Hainbat teknikak